XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MFM-140ren komandoen laburpena.

MFM-140 (Multi Function Monitor 140) Z-100 PC serieko zure ordenadorean egoiliar den firmwarearen izena da.

Sistema eragileak makinarekin komunikatzeko erabiltzen dituen oinarrizko sarrera / irteera-kontrolatzaileak dauzka firmware honek.

Honetaz gainera, MFM-140k badu: - Piztuerako diagnostikoa, diskoan oinarritutako diagnostikoari funtzionatu ezina eragin liezaiokeen ia edozein problema hautemateko gai dena.

- Microsoft-en DEBUGen antzeko arazketa-zerbitzari bat, mihiztadura-lengoaiako programak kontrolatzeko, arazteko eta editatzeko.

- Sistemari konektatutako edozein disko-unitatetik hasierako karga egiteko gaitasuna.

- Piztuerako probak baino diagnostiko sakonagoak funtzionarazteko diagnostiko-menua.

Diagnostiko hauek erabiltzaileak amaierazi arte errepikatzen direnez, makinari luzaroko testak eragin dakizkioke.

MFM-140 firmwarearen elementu garrantzitsu bat monitore / araztailea da.

Araztaile (edo debugger) horrek, MS-DOSekin batera hornitzen den Microsoft-en DEBUGen antzera, badu zenbait arazketa-erraztasun, hala nola: - Diskotik sistema eragilearen hasierako karga egiten du.

- Bideo eta pantaila-desplazamenduko moduak aldatzen ditu.

- Memoriaren edukina erakusten du.

- Prozesurako Unitate Zentraleko erregistroen edukinak erakutsi / aldatu egiten ditu.

- Sarrera / irteera S / I-ko ateetatik / ateetara.

- Memoria katea batez betetzen du.

- Forma bat memorian bilatzen du.

- Erabiltzaile-programa bat desmihiztatzen du.

- Erabiltzaile-programa bat egikaritzen du.

- Erabiltzaile-programa bat urratsez urrats segitzen du.

- Koloretako histograma bat erakusten du.